Osasunaren Aldeko Euskal Foroak bere babesa adierazi nahi du berriki sortutako "Gure Osasuna Zainduz" kolektiboaren prekarietate laboralari aurre egiteko aldarrikapenean. Etorkizunean elkarrekin lan egiteko bere borondatea ere erakusten du.
Hona hemen bere aurkezpen-gutuna eta lehen manifestua:
Lankide agurgarriok,
Gure Osasuna Zainduz berriki sortu den kolektiboa da, Osakidetzan ordezkapenak egin ohi ditugun lehen mailako arretako profesionalez osatuta dagoena. Gure lanaren kondizio eta kalitateagatik arduratuta gaude. Azken urte hauetan daukagun kontratazio ereduak ondorio kaltegarriak sortu ditu gure lanean: plangintza urria ordezkapenak egiterako orduan, lan kontratu laburren ugaritasuna, etab. Gure ustez, eredu prekario baten aurren gaude, eta honek ez du soilik langileetan eragiten baita gure pazienteek merezi duten kalitatezko tratua ematerako orduan ere.
Egoera honek Gure Osasuna Zainduz izeneko elkartea sortzera bultzatu gaitu, gaur egungo kontratazio ereduan aldaketak bultzatzeko asmoarekin. Jadanik egoera ezegonkor honi soluzio bat aurkitu nahiean gabiltzan 100 familia mediku baino gehiago elkartu gara.